Ongi etorri!

Leitzako Erreka auzoan kokatuta dago Amaiur Landetxea. Gure etxeak toki pribilejiatua du auzoan eta esperientzia hau konpartitu nahi dugu zuekin. Zuen etxean bezain goxo sentitzeko aukera izango duzue eta baita inguru zoragarri batez gozatzekoa ere, familian nahiz lagunartean.

Plazaolako trenbidetik 100 metrotara dago kokatuta, eta hartzen duen altuerarekin, inguruko baso eta mendi zoragarrien aurrean egonik, eguraldi onarekin jardinean edo terrazan gustoko egonaldi ahaztezinak bizitzeko aukera izango duzue. Elurteak edo eguraldi kaxkarrak datozenean aldiz, sutondoan goxo, tertuliak luzatuz.