LEITZA – Leitza herri polita da eta bertan paseatzea derrigorrezkoa da, inguru hauetan tokatu ezkero. Hainbeste historia dituen alde zaharreko adokinetatik, garai bateko etxe berrituen artetik ibili eta Mikel Deuna elizaraino igotzea gomendio. Bertatik, herriko irudi polita ikusten da. http://www.leitza.eus/

PERU HARRI – Peru Harri, Iñaki Perurenak harriari eskeinitako museoa da, Leitza herritik 2 kilometrotara kokaturik dago. Bertan, harriak, kulturak, mitologiak eta bertako historiak bat egiten dute.

MENDUKILO KOBAZULOAK  –  Astitzetik hurbil eta Lekunberritik minutu gutxira, Aralar mendilerroaren barrutiak azaleratzen dituen Mendukiloko kobazuloa dago. Kobazuloak dituen bost gelatatik, hiru erakusten dituzte bisitan zehar. Ikusgarriak dira kobazuloak eta ondorioz oso gomendagarriak ikusteko. https://mendukilo.com/eu/eus/

PLAZAOLA – Amaiur Landetxea, plazaola trenbidearen ondoan kokatuta dago. Hemen inguruan pasealdi ugari daude, naturaz inguraturik eta eguneroko abiaduratik alde eginez, lasaitasunean disfrutatzeko. Erreka auzotik andoain aldera oso polita da bidea paseatzeko, baino  baita Leitza herritik Lekunberri alderako norantza ere. https://www.plazaola.org/

LEITZALARREA – Hau da gure baso zoragarria. Pagadiak eta hariztiak dira nagusi bertan. Naturaz gain, bertan ugariak dira monumentu megalitikoak ere. Bertan ibilaldi zoragarriak egiteko aukera dago naturarekin bat eginez. Urteko lau urtaroetan oso polita egon ohi da basoa, momentu bakoitzeko kolore politekin.

A %d blogueros les gusta esto: